XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

George gogait-gaizto eginik zegoen.

Ez zuen anai-arrebarik.

Bere aita nekazaria zen eta granja urruti zuten, beste bizi-lekuetatik kilometro batzutara: era honetan ezin jolastu zuen beste neska-mutilekin.

Aspertuta zegoen, beti zerri eta oiloei begira, behi eta ardiei.

Baina aspertu, etxe hartan bizi behar izateak aspertzen zuen bereziki, bere amona marmaratiarekin.

Amona zaintzea nekez izan zitekeen larunbat goiza ondo pasatzeko modua.

- Hasteko, te kikara eder bat prestatuko didak -esan zion amonak Georgeri.

Horrela, minutu batzutan, ezin izango duk gaiztakeriarik egin.

Georgek desatsegin zuen amona, ezinbestean.

Atso zahar berekoia zen, umore txarrekoa.

Hortz marroiskak zituen, argiak, eta aho txiki zimurra, zakurraren atzekaldearen antzera.

- Zenbat azukre nahi duzu gaur, amona? -galdetu zion Georgek.

- Gorailekada bat -erantzun amonak-.

Eta esnerik gabe.

Amona gehienak maitagarriak dira, zoragarriak, adeitsuak, baina gure amona ez.

Bere aulkian ematen zituen egun osoak, han leiho ondoan, beti aieneka eta zinkurinka, marmarka eta kurrinka, (...)